IPUIN SAIOAK

Atal honetan ipuin kontalari gisa eskaintzen ditudan saioen berri emango dizut.


Yogipuinak

5 urtetik gorako haurrentzat. Publiko familiarra.

YOGA hitzak BATASUNA esan nahi du. Eta horregatixek, Yoga eta Ipuinak batu ditut saio honetan. Bata bestearen lagungarri. Yogako ezagutza txikiak emanen ditut saioaren hasieran eta bi ipuin kontatzen ditut, segidan. Jarraitzeko Arnasketa batzu landuko ditugu "erlearen soinua imitatuz", esaterako. Buruak eta Bihotzak ixiltasuna behar dute lasaitzeko eta gorputzak aldiz, mugimendua behar du . Horregatik beste ipuin bat kontatuko diet ASANAK (yogako jarrerak) praktikatzen ditugun bitartean. Atseden mini bat egingo dugu ondoren. Eta saioari amaiera emateko beste ipuin bat kontatuko diet.

5 urtetik gorako haurrentzat. Publiko familiarra. Oso gomendagarria gurasoek ere parte hartzea. Gela soil eta huts bat behar da.

Aire zabalean ere egiten dugu, norberak bere esterilla eramaten duela.

Gorputza, emozioak eta adimena landuko ditugu ipuinen irudimenaz baliatuz.

...

BURU+BIHOTZ+GORPUTZ= YOGA YOGA + IPUINAK = YOGIPUINAK: Zure barrenera eroango zaituzten ipuinak


Ipuin Musikatuak

BASATIAREN MINTZOA,
Helduentzako ipuin musikatuak
Emakume Eskeletoak

BASATIAREN MINTZOA da gure azken ikuskizunaren titulua. IPUIN MUSIKATUAK eskaintzen ditugu helduei zuzendutako ikuskari honetan. Euskaraz soilik kontatzen ditut ipuinak gehienetan baina saio batzu elebidunak ere egin izan ditugu.

Emakume Ororen barrenean bada bizi sekretu bat instintoz, kreatibitatez, jakinduriaz blai: Emakume Basatia da, librea, sorgina, jostalaria, bakartia.... Clarissa Pínkola Estések idatzitako "Otsoekin korrika dabiltzan emakumeak" liburutik ateratako ipuinak dira gehienak, baina euskal kondaira zahar bat ere bada tartean. Guztiak ere geure egin eta zeuei kontatzeko asmoz moldatuak. Gustu baduzu...

Maite Arrese, ipuinak

Mau Ziemkiewicz, biolina

Olatz Landa, margolanak

...