Maite Arrese

Yoga, Ipuinak eta Meditazioa

Zergaitik?

Yoga eginez gero zure gorputza malgua eta indartsua bihurtuko da, lasai eta buruargi sentituko zara eta gainera energia gehiago izango duzul. Ondorioz, askozaz ere hobeto sentituko zarelako. Gaur egungo bizimodu estresanteak ez digu “bakean” uzten, eta lasaitasuna gure barrenean sentitzea zaila da. Tentsio batean bizi gara eta horrek eraginda ondoeza edota bestelako minak datorzkigu: buruko minak direla, bizkarrekoak… eta baita psikikoak ere, despresioa bezala. Edozein eratara ere, YOGAk zu hobeto sentitzen lagunduko zaitu, gizakia osatzen duten alor desberdinak jorratzen dituelako, hau da, gorputz fisikoa, emozionala, mentala eta espirituala lantzen ditu. Horrexeagatik yogako klase batean jarrerak (asanak) egiten dira gorputza fisikoki lantzeko, arnasketa konszienteak (pranayamak) emozioak eta adimena lasaitzeko eta erlajazioa atseden hartzeko. Meditazioa ere eginen dugu baina ohiko klaseetatik at. Informazio gehiago nahi izanez gero, hilean behin elkarrekin praktikatzeko aukera duzu. Hortako, jar zaitez gurekin harremanetan. Yogako teknika guzti hauek landuz barne oreka eta buruargitasuna lortzen duzu. Yogak zure ongizatearen alde lan egiten du. Gustura sentituko zara zure buruarekin eta baita lagunurkoarekin ere. Edozeinek egin dezake yoga. Ez dado kontraindikazioarik.


Kartak

Few lines of text to introduce the cards and say they are available to buy here!...

More...

IPUIN SAIOAK

Atal honetan ipuin kontalari gisa eskaintzen ditudan saioen berri emango dizut.